ERDIAN ORAINA izena duen diskoa sortu dugu eta orain arte egin dugun lanik osoena da. Ekoizpenean, grabaketan eta masterizazioan @gaztaingrises izan dugu bidelagun, estilismoa @enekoaranbarri-k sortu du, @tonny.kan aritu da argazkilari lanetan , diseinua @gorka.larcan-ek sortu du, @iratxe_rb izan da zuzendari artistikoa eta @joseba_razquin proiektu guztia zuzentzen aritu da.
Urtebete igaro da dagoeneko kontzeptuari tiraka hasi ginenetik. Erdian Oraina diska kontzeptual bat da eta hasieratik amaierara entzuteko sortu dugu. Diska iraganari buruz hitz egiten hasten da (gure heziketa, barruan dugun umea, lehen maitasuna…), ondoren orainari buruzko zenbait kantu aurkituko dituzue (festa egunak, dantza, maitemintzea…) eta amaitzeko etorkizunari buruzko zenbait gogoeta (erabakiak hartzea, bizitza bera…).
Ez da gure asmoa zurikeriatan erori eta guztia arroxa kolorekoa dela esatea, izan ere, diska honetan tristurarako, aldarrirako, nostalgirako eta beldurrerako tokia ezinbestekoak izango dira. Hauek gure orainaren parte direlako eta hala nahi ditugulako. Dena bihotzetik egiten ari gara eta maitasun handiz sortu dugu lanaren zati bakoitza.
ERDIAN ORAINA abenduaren 3an kaleratuko dugu, baino inork baino lehenago diska etxean nahi baduzue ASTEBURU HONETAN BAKARRIK AURRESALMENTAn erosteko aukera izango duzue. Hortaz gain, pack desberdinak eskainiko ditugu kamiseta, sudaderak eta kontzerturako sarrerekin. Izan ere, ABENDUAREN 26an TABAKALERAN izango da diskoaren zuzeneko aurkezpena. Beraz adi ibili azaroaren 5etik 7ra diskoa edo kontzerturako sarrerak nahi badituzue….