Ongi etorri BULEGO webgunera!

Gaurtik aurrera webgune honen bitartez ere aurkituko gaituzue. Taldearen ildoa jarraituz, tarte hau ere dinamikoa, bisuala, koloretsua eta energiaz betea izango da. Bertan, taldeari buruz gehiago saltseatzeko aukera duzue: bideoak, argazkiak, azken berriak, taldekideei buruzko informazioa eta beste hainbeste kuriositate.

Inoiz baino gertuago sentitzeko aukera emango digu ireki berri dugun ate honek. Eta nola ez… zuen eta gure arteko harremana estutzeko.

Horrez gain, ezin ahaztu, proiektu honen teloiaren atzean gau eta egun lanean ari diren profesionalak. Izan ere, webgune honetan antzeman daitekeen dedikazioak, lanak eta pazientziak garbi erakusten du Zezilio Salasen profesionaltasuna eta mimo handiz egindako lana. Zu gabe ez litzateke posible izango Zezilio. Mila esker, betirako egongo gara zurekin zorretan!

2021-03-10

Zuek Zarete hoberenak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude