“Gure Bihotzaren Taupadak” kantarekin BULEGO taldeak jarri dio soinu banda Euskaraldiaren laugarren edizioari.
Durangoko Azokan aurkeztu dute kanta Euskaraldiko ordezkariek eta BULEGO taldeko kideek.
Esatetik egiterako pausoa emateko deia egiten du abestiak, eta jendea ekintzetara bultzatzea du helburu.