“Ilun dagoen Arren”, garai ilunetan argia eskaintzeko sortutako EP-a.

Hilabete gutxi dira BULEGO gure lehen EP-a kaleratu genuenetik eta oraindik sormenez beteta jarraitzen dugunez hau munduarekin elkarbanatzeko sortu dugu Ilun Dagoen Arren.

Izenburuak dioen bezala, ilun dagoen arren… gu aurrera begira gaude. Hasieran bezalaxe  gure musikarekin alaitasuna zabaltzea nahi dugu eta egoera edozein izanda ere, dantzan eta ametsetan jarraitzeko asmoa daukagu. Zuek eta gu batera geldiezinak gera eta hori barruan sentitzen dugu beraz utzi iparretik datorren haize bolada horri barruko argia pizten eta gozatu kanta hauek guk hauek egiterakoan gozatu dugun adina.

Bigarren lan honetan, ukitu elektronikoak agerikoagoak dira eta hau hasieratik jorratzen dugun euskarazko Pop-aren eboluzio bat bezala sentitzen dugu. Xehetasunak mimo handiz landu ditugu entzunaldi bakoitza kanta berri bat balitz bezala sentitu dezazuen.  Hiru kantuz osatutako EP honekin ziklo bati amaieta ematen diogu, BULEGOren lehen pausoak izan diren zikloa eta garbi izan… hau hasi besterik ez da egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude