


2026. urtean ez dugu kontzerturik eskainiko; gelditzeko unea da, sortzeko eta aro berri bat eraikitzeko unea. Horregatik, aro honi merezi duen amaiera emango diogu. Bi data berri gehitu ditugu aro amaierako kontzertu berezietan: azaroak 1, Euskalduna Jauregia (Bilbo) eta urriak 19, Baluarte (Iruñea). BULEGOren bost urteko ibilbide hau ospatu eta elkarrekin agur esango diogu aro honi geldialdian murgildu aurretik.