
2025eko lehena Euskal Herrian: BILBO, Santana 27, ekainaren 7an.
2025a aro baten amaiera izango da BULEGOrentzat.
Azaroan geldialdi batean murgilduko gara honek nora eramango gaituen ondo jakin gabe, inora helduko ote garen jakin gabe, baina barruak eskatzen duenari jarraitzeak ematen duen pakeaz.
Ziur dakigun bakarra honako hau da: 2026 urtean ez dugu kontzerturik eskainiko.
la bost urte hauetan jaso ditugun bizipenak zenbaezinak dira; guztietatik ederrenak zuen alboan bizi ditugun uneak izan dira. Proiektu honen hastapenetan ez genekien zer sentitzen zen eszenatoki batera igo eta zuen ahotsak gureekin bat egiten entzutean, sentimenduak azaleratu eta lotsak galduta elkarrekin dena ematean.
Orain badakigu. Eta faltan botako zaituztegu 2026an.
Horregatik aurtengo egun bakoitza ospakizun egun bat izatea nahi dugu.
Estatu Batuetako biratik bueltan, 2025eko Euskal Herriko lehen kontzertua BILBOn eskainiko dugu, Santana aretoan.
Lehen aldiz.
Geldialdi aurreko ospakizun honen lehen zita.
Sarrerak otsailaren 11n Bulego.eus-en.
