Bulego-ban-zut-4E

TOM

Umetatik musikan murgilduta lehen pausoak bibolina eta saxofoiarekin igaro nituen. Gitarra izan da nire instrumentu nagusia gaztaroan nahiz eta gaur egun ahotsa eta sintetizadoreekin ere espresatzeko bide berriak aurkitu ditudan.

Bulego-ban-zut-1C

XABI

Txikitatik atabalak izan ditut bidelagun eta nire lehen taldea 14 urterekin izan nuen. Ordutik talde desberdinetan jo izan dut bateria. Honek musika munduan esperientzia lortzea ekarri dit. Hauxe baita nire pasioa eta bizia.

 

Bulego-ban-zut-5C

RUBEN

Musika zaletasuna haurtzarotik izanik, gitarra soinuaz maitemindu nintzen.
Lehenengo pausoak gitarra akustikoarekin eman nituen, berehala gitarra elektrikora igaroz bere soinuaz eta sorginkeriaz harrapatuta.

 

 

POP dantzagarria eta energia positiboz betea da boskoteak eskaintzen duguna.

Hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dugu harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen diegularik. Edonor identifikatuta sentitzeko moduko egoerak aurkitu ahalko ditu entzuleak esaldien artean.

taldea txiki

BULEGO 2019ko urtarrilean lehen pausoak ematen hasi zen disziplina anitzeko
proiektua da.

Brush-Hard-top