ITZI


Betidanik pianoa jotzen. Musika ikasketekin aurrera egin nuen, tinko, eta zaletasuna profesio bihurtu. Estilo ezberdinetan, bakarka zein taldean, pianoak eta musikak asko erakutsi dit eta eskaini dizkidan aukerak bizi, elkarbanatu eta gozatzea dut gustoko.

JONTXU

Bizitza erdia daramat baxua jotzen eta ikasten. Punkarekin hasi, rokanrolla, rocka, popa.... Musika asko gustatu izantzait betidanik eta baxua izanda
niretzat nire musika ateratzeko modurik onena eta errazana.

TOMI

Umetatik musikan murgilduta lehen pausoak bibolina eta saxofoiarekin igaro nituen. Gitarra izan da nire instrumentu nagusia gaztaroan nahiz eta gaur egun ahotsa eta sintetizadoreekin ere espresatzeko bide berriak aurkitu ditudan.

XABI

Txikitatik atabalak izan ditut bidelagun eta nire lehen taldea 14 urterekin izan nuen. Ordutik talde desberdinetan jo izan dut bateria. Honek musika munduan esperientzia lortzea ekarri dit. Hauxe baita nire pasioa eta bizia.

RUBEN

Musika zaletasuna haurtzarotik izanik, gitarra soinuaz maitemindu nintzen.
Lehenengo pausoak gitarra akustikoarekin eman nituen, berehala gitarra
elektrikora igaroz bere soinuaz eta sorginkeriaz harrapatuta.

BULEGO hasiera-hasieratik disziplina desberdinetako profesionalekin elkarlanean aritzearen alde egin duen iniziatiba bat izan da. Musika da guztia mugitzen duena eta atal denen funtsa, baino hau jazten duten adarrak ezinbestekotzat ematen ditugu.

Brush-Hard-top

POP dantzagarria eta energia positiboz betea da boskoteak eskaintzen duguna.

Hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dugu harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen diegularik. Edonor identifikatuta sentitzeko moduko egoerak aurkitu ahalko ditu entzuleak esaldien artean.

 BULEGO 2019ko urtarrilean lehen pausoak ematen hasi zen disziplina anitzeko
proiektua da.

Brush-Hard-top